Iparratik

Iparratik

·연극 ·무료
첫 번째 참석자가 되세요
갈게요

무료 가입: 누가 가는지 보고 참여하세요.

소개

Gero Axular dantza taldeak Iparratik kale ikuskizuna aurkeztuko du Okendo Plazan Iturritik Jaialdiaren baitan. Iparratik bide berri bati ekiteko gonbidapena da. Pausoz pauso, dantzak eta musikak iragana eta oraina uztartzen dituzte, gure sustraien indarra eta etorkizunari begiratzeko kemena agerian utziz. Tradizioz, emozioz eta mugimenduz landutako bidaia honek ikuslea bere baitan urgiltzera gonbidatzen du. Gero Axular taldea 2004an sortu zen euskal dantzan urrats bat haratago emateko asmoz. Gero taldeko sustatzaileek ikusi zuten gure kultura, gorde eta zaindu ez ezik, landu eta bultzatu ere egin behar dela. Ordutik, bederatzi ikuskizun sortu ditu: Sasi Artean, Lamien Basoa, Talaia, Xereta, Argizaiola, Itzal Galdua, Agorrila, Higa eta Agoteak; euskal dantza eta zuzeneko musika gaurkotuz eta ikuskizun moderno eta hunkigarriak eskainiz. 2026ra arte, 380 emanaldi baino gehiago eskaini ditu eta 64 jaialditan parte hartu du, Frantzia, Belgika, Italia, Portugal, Alemania, Hungaria, Polonia, Gales, Eskozia, Serbia, Kroazia, Danimarka, Eslovenia eta Grezia bezalako herrialdeetan. Zuzendaritza: Garazi Iparragirre. Koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga. Musika zuzendaritza: Andoni Iparragirre
invme 이용 방법
  1. 참석자 보기 : 티켓 수가 아니라 얼굴이 보여요.
  2. 관심사가 같은 사람에게 메시지 보내기 : 스와이프도, 매칭도, 유료 장벽도 없어요.
  3. 만날 행사나 장소 고르기 : 그리고 함께 가세요.
무료 참여
장소
República Argentina, 2, Donostia San Sebastian

상세 정보 및 출처

전체 상세 보기 →
victoriaeugenia.eus에서 수집
댓글 불러오는 중…