
Upside Down
進行中十月24
星期六, 19:10Victoria Eugenia Antzokia · Donostia / San Sebastián
⏳ 此活動已結束。
關於
Duo Laos dantza taldeak Upside Down binakako akrobazia pieza laburra eskainiko du Victoria Eugenia Antzokiko Foyerrean Iturritik jaialdiaren baitan.. Bi arima gatazkan, bikote gisa dituzten kezkak eta bizipenik sakonenak islatzen. Duo Laos konpainia argentinarra Mercedes Martínek eta Pablo Raffok osatzen dute. Bartzelonan bizi dira eta mundu osoan zehar egiten dute lan. Aireko akrobazian, eskuz eskuko hegaldietan eta trapezio handian trebatuta daude. 2003az geroztik elkarrekin partekatzen dute agertokia zirkoetan, afari-ikuskizunetan, antzerki-ekoizpenetan, udako jaialdietan eta beste hainbat esparrutan. Hamar urte baino gehiagoko esperientziarekin eta arte-adar desberdinetako baliabideekin, zirkurako eta binakako akrobaziarako duten grina partekatzen dute. Zuzendaritza: Duo Laos. Dantzariak: Mercedes Martín Garcia, Pablo Raffo.
這裡的活動
地點
República Argentina, 2, Donostia San Sebastian
詳細資訊與來源
查看完整資訊 →
資料來源:victoriaeugenia.eus
載入留言中…


